Kultura hiri handietako
gatazkak estaltzeko tresna gisa erabiltzen dela kritikatu du Manuel Delgado Bartzelonako
antropologia irakasleak, 2016 desokupatu
mugimenduak gonbidatuta, Donostiako datorren urterako ekimenen harira. Kirolak
ere funtzio bera betetzen du?
Zein da errege koparen
finalaren aitzakian antolatutakoaren onura? Hango hirian eta hemengo ziutatean bildutakoek
sinboloak astindu dituzte, eskuz eta ezpainez. Ostean bertaratuei galdetuta,
elkartasuna, emozioak partekatzea eta antzeko erantzunak eman dituzte guztiek.
Freudek erakutsi zigun gizabanakoa taldekide bihurtzean, sentimendu batek
gidatzen duela, ordura arteko printzipioak baztertzeko gai delarik, onartze
akritikoaren alienazio gozoan.
Gainera hor ditugu
futbola erlijioaren ordezkoa dela herriaren opio rolerako diotenak. Eta Borges
futbola herrikoia dela ergelkeria herrikoia delako esatean. Eta sexismoa… eta
bortxakeria… Tentazioa handia den arren, ez da hori gure gaurko eztabaidagaia,
halere, baizik eta talde, herri, bandera eta tribu-ikurrekin identifikatzea.
Gizakiok joera omen dugu gainontzekoen portaera kuestionatu barik imitatzeko.
Menpeko bihurtu denak banakotasuna galdu du.
Ados ereserki eta
banderak ez inposatzearen eskaera edo aldarriaz. Inorenak ez. Eta eraikin monumentaletan
gutxiago. Eta diru publikoz gutxiago. Neurrian dago bertutea. Baina
instituzioak eta enpresa handiak festa horren bultzatzaileen gabarrara igo badira, ogia eta zirkua
seguru!
Anboto
Astekarian argitaratua 2015eko ekainaren 5ean